Asteartea, uztailak 10

12:15

Lan-istripua salatzeko kontzentrazioa

Leioako campuseko Mikel Laboa plaza, EHU | Mobilizazioak

LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lanuztea deitu dute 12:00etatik 13:00etara. Horrez gainera, kontzentrazioa egingo dute, 12:15etik 12:45era, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan. Leihoa.info agerkariak jakinarazi duenez, hilabete eta erdia koman egon ostean, bariku arrastian zendu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako langile bat; lantokian izan zuen istripua, maiatzaren 21ean.

Lan-istripua salatzeko kontzentrazioa Leioako campuseko Mikel Laboa plaza

LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lanuztea deitu dute 12:00etatik 13:00etara. Horrez gainera, kontzentrazioa egingo dute, 12:15etik 12:45era, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan. Leihoa.info agerkariak jakinarazi duenez, hilabete eta erdia koman egon ostean, bariku arrastian zendu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako langile bat; lantokian izan zuen istripua, maiatzaren 21ean.

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

11:00
12:00

Aquagym-ikastaroak

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Getxo Kirolak udal-erakundeak doako Aquagym-klaseak eskainiko dizkie gura duten abonatu denei, uztailaren astearte eta ostegunetan.

Aquagym-ikastaroak Fadura kiroldegia

Getxo Kirolak udal-erakundeak doako Aquagym-klaseak eskainiko dizkie gura duten abonatu denei, uztailaren astearte eta ostegunetan.

21:00
21:00

Gaurik Laburrena

Algortako Biotz Alai Abesbatza plaza, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Aurten ere, zinema-zaleek Gaurik Laburrena film laburren jaialdiaz gozatu ahal izango dute uztailaren 9an eta 10ean, Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan. Aurten 23 film proiektatuko ditiztu, horietako 14 gaztelaniaz eta, gainerakoak, euskaraz. Ohi den legez, saioak 21:00etan hasiko dira; sarrera, doan.

Gaurik Laburrena Algortako Biotz Alai Abesbatza plaza

Aurten ere, zinema-zaleek Gaurik Laburrena film laburren jaialdiaz gozatu ahal izango dute uztailaren 9an eta 10ean, Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan. Aurten 23 film proiektatuko ditiztu, horietako 14 gaztelaniaz eta, gainerakoak, euskaraz. Ohi den legez, saioak 21:00etan hasiko dira; sarrera, doan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»