Osteguna, uztailak 19

10:00

Ziber-segurtasunaren gaineko tailerra ETEentzat

Getxoko Elkartegia, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren eguenean, hilaren 19an, enpresa txiki eta ertainentzako ziber-segurtasunaren gaineko tailerra izango da Areetan, Getxoko Elkartegian. Ikastaroa 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Interesdunek aurretik eman behar dute izena.

Ziber-segurtasunaren gaineko tailerra ETEentzat Getxoko Elkartegia

Datorren eguenean, hilaren 19an, enpresa txiki eta ertainentzako ziber-segurtasunaren gaineko tailerra izango da Areetan, Getxoko Elkartegian. Ikastaroa 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Interesdunek aurretik eman behar dute izena.

12:00

Leioako Telleria auzoko etxebizitzen zozketa

Kultur Leioako entzungela, Leioa | Bestelakoak

Daborduko argitaratu ditu Leioako Udalak Telleria auzoan babes ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren pertsonen behin betiko zerrenda; udaletxean dagoen iragarki-taulan eta udal-webgunean begira daitezke. Zozketa publikoa eguenean egingo dute, uztailaren 19an, 12:00etan, Kultur Leioako entzungelan.

Leioako Telleria auzoko etxebizitzen zozketa Kultur Leioako entzungela

Daborduko argitaratu ditu Leioako Udalak Telleria auzoan babes ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren pertsonen behin betiko zerrenda; udaletxean dagoen iragarki-taulan eta udal-webgunean begira daitezke. Zozketa publikoa eguenean egingo dute, uztailaren 19an, 12:00etan, Kultur Leioako entzungelan.

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

11:00
12:00

Aquagym-ikastaroak

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Getxo Kirolak udal-erakundeak doako Aquagym-klaseak eskainiko dizkie gura duten abonatu denei, uztailaren astearte eta ostegunetan.

Aquagym-ikastaroak Fadura kiroldegia

Getxo Kirolak udal-erakundeak doako Aquagym-klaseak eskainiko dizkie gura duten abonatu denei, uztailaren astearte eta ostegunetan.

Arratoiak hiltzeko udako kanpaina intentsiboa

Getxo udalerria, Getxo | Bestelakoak

Getxoko Udalak urtero arratoiak hiltzeko aurrera eroaten dituen kanpainetako bat hasiko du astelehenean, uztailaren 16an; hamar egun iraungo ditu eta udalerri osoan egingo dute.

Arratoiak hiltzeko udako kanpaina intentsiboa Getxo udalerria

Getxoko Udalak urtero arratoiak hiltzeko aurrera eroaten dituen kanpainetako bat hasiko du astelehenean, uztailaren 16an; hamar egun iraungo ditu eta udalerri osoan egingo dute.

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdialdia

Algorta, Getxo | Musika

Uztailaren 19tik 22ra arte, blues-doinuak izango dira nagusi Getxon, 30. Nazioarteko Blues Jaialdiari esker. Aurten, Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira saio nagusien protagonistak. Ohi den legez, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira; eguenean, 20:00etan, eta gainerako egunetan, 21:00etan. Aurtengo egitaraua borobiltzeko, saio horiez gainera, doako lau kontzertu eta kaleko desfileak egongo dira.

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdialdia Algorta

Uztailaren 19tik 22ra arte, blues-doinuak izango dira nagusi Getxon, 30. Nazioarteko Blues Jaialdiari esker. Aurten, Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira saio nagusien protagonistak. Ohi den legez, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira; eguenean, 20:00etan, eta gainerako egunetan, 21:00etan. Aurtengo egitaraua borobiltzeko, saio horiez gainera, doako lau kontzertu eta kaleko desfileak egongo dira.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»