Abuztuaren 10ean, barikuan, San Lorentzoko Azoka izango da Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan. Bertan, 46 ekoizlek 52 saltoki kokatuko dituzte.
Urtero legez, Gandia plazan egingo dute San Lorentzo eguna Gorlizen, abuztuaren 10ean, barikuan. Hala, hurrenez hurren izango dira txupinazoa eta falkoneria-erakustaldia (11:00), umeentzako puzgarriak (11:30), saiheski-jana eta sagardo-edana (14:00), jolasak (18:00), gau-dantza (21:00) eta zezensuzkoa (22:30).
Atzo hasi ziren San Lorentzo jaiak Erandioko Astrabudua auzoan; jai-batzordeak antolatutako ekimenez gainera, Astrabuduko Talde Feministak kalejira feminista egingo du barikuan, 20:00etan, Lurberri kaletik.
Algortako San Lorentzo azoka dela eta, 22:00etan, Getxoko Biotz Alai abesbatzak jaialdia itxiko du bere izen bereko plazan, urteroko kontzertua eskainiz.
Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.
Ulpianoaren jarraitzaileek sei eguneko festaz gozatu ahal izango dute martitzena eta domeka bitartean. Txupinazoak eguaztenean izango dira.
Euskal Herriko hiri eta herriak zeharkatuko ditu udan zehar Iker Galartza aktorea, gidoilaria eta sortzailea buru duen euskal artisten karpa ibiltariak. Amezketan hasi zuen lehen bira, eta Aiatik, Zumaiatik, Ordiziatik eta Ondarroatik igaro ostean, Gorlizen egingo du geldialdia Gure Zirkuak. Abuztuaren 9tik 19ra arte izango dira saioak, eguenetik domekara: sarrerak 12 eurotan daude, www.ticketea.com webgunean.
Gaur hasi eta eguenera arte iraungo dute Andra Mari jaiek, Lemoizko Urizar auzoan.