Bakailao Egunak 2006an bete zituen 50 urte. Hurrengo urtean, ordea, txapelketa-izaera alde batera utzi, eta herri-jai bihurtu zuten Berangoko kuadrillek.
Ulpianoaren jarraitzaileek sei eguneko festaz gozatu ahal izango dute martitzena eta domeka bitartean. Txupinazoak eguaztenean izango dira.
Euskal Herriko hiri eta herriak zeharkatuko ditu udan zehar Iker Galartza aktorea, gidoilaria eta sortzailea buru duen euskal artisten karpa ibiltariak. Amezketan hasi zuen lehen bira, eta Aiatik, Zumaiatik, Ordiziatik eta Ondarroatik igaro ostean, Gorlizen egingo du geldialdia Gure Zirkuak. Abuztuaren 9tik 19ra arte izango dira saioak, eguenetik domekara: sarrerak 12 eurotan daude, www.ticketea.com webgunean.
Gaur hasi eta eguenera arte iraungo dute Andra Mari jaiek, Lemoizko Urizar auzoan.
Abuztuaren 11n hasiko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak, suziria botatzean eta ume-kuadrillen jaitsiera egitean. Hurrengo egunean egingo dute xarma berezia duen probetako bat: antzara-jasoaldiena.