Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.
"Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historia" erakusketa ikusbide egongo da Plentziako Goñi Portal Kultur Etxean irailaren 3tik 16ra. XIX. mende amaierako diligentzietatik abiatuta, garraiobide horren bilakabide osoa gogoratzeko aukera emango du ekimenak.
Gaur, eguaztenean, hasiko da Getxophoto, Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdia. Horretan, munduko 20 bat artisten ikus-entzunezko lanak ikusi ahal izango dira, udalerrian zehar kokatutako gune ezberdinetan, irailaren 30era arte. Oraingoan, "Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki" izango da leloa. Lanok gatazka ekologikoak, politikoak eta gizakien artekoak jorratzen dituzte, baita gatazka ondorengo aldietako ondorioak eta elkarrizketa berreraikitzea ere.
Datorren asteko eguaztenean, irailak 5, hasiko da aurtengo Getxophoto. Hamabigarren ediziora ailegatuko da honenbestez Begihandi kolektiboak antolatutako argazki-jaialdia, oraingoan gatazken osteko elkarrizketa-bideei arreta emanez, eta beti bezala espazio publikoari lehentasuna eskainiz.
Ohiturak lege: aste-akabu bitan egingo dira Urdulizko jaiak; Landan, lehenengo, eta Elortzan, ondoren. Egitarauan ez da klasikorik faltako: Kakarraldoaren jaitsiera, goitibeherak, herri-bazkaria...
Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.
Bihar, astelehenean, hasiko dira Leioako Udondo auzoko jaiak, Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Ohi legez, lehiaketa gastronomikoak eta musika izango dira protagonistak.
Denera, 87 dendak parte hartuko dute azokan, hilaren 12tik 14ra, goizez eta arratsaldez; eta zapatuan, hilaren 15ean, goizez.
Getxoko 34. Nazioarteko Folk Jaialdiaren hasiera dela eta, bihar, eguenean, Reading Pipe Band banda eskoziarrak joko du Bilbon.
Bihar, barikua, Erandioko Lutxana auzoko jaiak hasiko dira. 19:30ean, festei hasiera emango diete ohiko txupinazoa dela medio.
Gaur iluntzean hasi eta domekara arte, Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako bina musika-banda entzungo dira Altzagan eta Astrabuduan, Kaleko Musikarien Nazioarteko 18. Topaketan. Hala, bariku arrastian, zapatu osoan eta domeka eguerdian kaleak jazz, rock eta funky-doinuez beteko dituzte taldeek, aldi berean auzo bietan kalejirak eginez.