Larunbata, irailak 29

10:00

Zentsuraren Aurkako Eguna

Larrabasterrako metro-geltokia, Sopela | Bestelakoak

Maiatzean Sopelako hondartzan egindako horma-irudiengatik isuna ipini diete udalerriko hainbat kolektibori. Gaineratu dutenez, Gontzal Hermosilla alkateak salatu egin zituenez, urtarrilean epaiketa izango dute. Hori guztia gaitzesteko, Zentsuraren Kontrako Eguna egingo dute, zapatu honetan, irailaren 29an.

Zentsuraren Aurkako Eguna Larrabasterrako metro-geltokia

Maiatzean Sopelako hondartzan egindako horma-irudiengatik isuna ipini diete udalerriko hainbat kolektibori. Gaineratu dutenez, Gontzal Hermosilla alkateak salatu egin zituenez, urtarrilean epaiketa izango dute. Hori guztia gaitzesteko, Zentsuraren Kontrako Eguna egingo dute, zapatu honetan, irailaren 29an.

10:30

Osasun Jaia - Umeen Eguna

Irailaren 23a plaza, Erandio | Jaiak

Erandioko Udalak Osasun Jaiaren 25. edizioa ospatuko du zapatu honetan, hilaren 29an, Altzagan. Urtemuga berezi hori dela eta, jaiak Umeen Eguna izena ere hartuko du, "gehienbat udalerriko ume eta gazteei zuzenduta" dagoelako, Udalak gogorarazi duenez.

Osasun Jaia - Umeen Eguna Irailaren 23a plaza

Erandioko Udalak Osasun Jaiaren 25. edizioa ospatuko du zapatu honetan, hilaren 29an, Altzagan. Urtemuga berezi hori dela eta, jaiak Umeen Eguna izena ere hartuko du, "gehienbat udalerriko ume eta gazteei zuzenduta" dagoelako, Udalak gogorarazi duenez.

11:30

II. Getxo Dantzan

Santa Eugenia plaza, Getxo | Dantza

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Romoko Santa Eugenia plazan ospatuko dugu irailaren 29an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!

II. Getxo Dantzan Santa Eugenia plaza

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Romoko Santa Eugenia plazan ospatuko dugu irailaren 29an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!

11:30

Grafiti-tailerra

Barandiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza ikastegia, Leioa | Bestelakoak

Zapatu honetan, irailaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Euskaraldia Leioak grafiti-tailerra antolatu du, Barandiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza ikastegian. Partaidetza zabalik dago gustuko duen ororentzat.

Grafiti-tailerra Barandiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza ikastegia

Zapatu honetan, irailaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Euskaraldia Leioak grafiti-tailerra antolatu du, Barandiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza ikastegian. Partaidetza zabalik dago gustuko duen ororentzat.

12:00

Herri Kirolen Eguna

Algortako Batzokiko patioa, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Getxoko Herri Kirolen Eguna egingo dute zapatuan, hilaren 29an, Algortako Batzokiaren patioan. Probak 12:00etan hasiko dira, binakako harri-zulatzaileen Bizkaiko Txapelketagaz.

Herri Kirolen Eguna Algortako Batzokiko patioa

Getxoko Herri Kirolen Eguna egingo dute zapatuan, hilaren 29an, Algortako Batzokiaren patioan. Probak 12:00etan hasiko dira, binakako harri-zulatzaileen Bizkaiko Txapelketagaz.

10:00
14:00

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa

Getxoko Ingurumen Aretoa, Getxo

Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa Getxoko Ingurumen Aretoa

Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.

Getxophoto jaialdia

Getxo udalerrian zehar, Getxo

Gaur, eguaztenean, hasiko da Getxophoto, Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdia. Horretan, munduko 20 bat artisten ikus-entzunezko lanak ikusi ahal izango dira, udalerrian zehar kokatutako gune ezberdinetan, irailaren 30era arte. Oraingoan, "Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki" izango da leloa. Lanok gatazka ekologikoak, politikoak eta gizakien artekoak jorratzen dituzte, baita gatazka ondorengo aldietako ondorioak eta elkarrizketa berreraikitzea ere.

Getxophoto jaialdia Getxo udalerrian zehar

19:00

Getxophoto 2018

Algorta, Getxo | Erakusketak

Datorren asteko eguaztenean, irailak 5, hasiko da aurtengo Getxophoto. Hamabigarren ediziora ailegatuko da honenbestez Begihandi kolektiboak antolatutako argazki-jaialdia, oraingoan gatazken osteko elkarrizketa-bideei arreta emanez, eta beti bezala espazio publikoari lehentasuna eskainiz.

Getxophoto 2018 Algorta

17:00
19:00

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan, Uribe Kosta

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»