Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu urriaren 3an. 18:00etan lotuko gara Andra Mari kiroldegiko atean. Ibilbidea hau BIZIKLETAZ egingo dugu. Bizikletarik ez baduzu, GetxoBizi zerbitzuaren bidez lotuko dugu. Izena emateko idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera edo deitu 688.635.350 telefonora.
Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Urdulizko Udalak gurasoentzako eta merkatarientzako euskara-ikastaro bereziak eskainiko ditu, Uribe Kostako AEKgaz batera. Urdulizen erroldatutakoek doan jasoko dute 120 orduko formakuntza hori; izena eman daiteke urriaren 5era arte.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.