Seigarren urtez segidan, Nazioarteko Putxera Criteriuma antolatuko dute Astrabuduan zapatu honetan, urriaren 20an.
Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Nazario komikigilea eta margolaria omenduko du binetaren munduaren urteroko jaialdiak. Horrez gainera, Gasteizko Zuloa liburu-dendari ere gorazarre egingo diote, haren ibilbideagatik eta komikiaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik.
Urriaren 19tik 21era Getxoko Komiki Azoka komikizaleen topagune izango da. 17. Ekitaldi honetan Azoka bi gunetan banatuko da.
Askotariko arloen inguruko esperientziak partekatzeko jardunaldiak antolatu ditu aste-akabu honetarako Berangoko Gazte Mahaiak, Gazte Innova izenekoak. Barikuko berbaldia Stay and Job egoitzan (Ubao bidea, 29. Santa Ana) izango da; zapatukoak, aldiz, Berangoeta kultur etxean.