Igandea, urriak 28



08:15

Berangoko 36. Ibilaldi Neurtua

Sei Herri herriko taberna, Berango | Kirol-ekitaldiak

Sei Herri kultur elkarteak 36. Ibilaldi Neurtua egingo du urriaren 28an, domekan. Ohi legez, prestatutako ibilbideak Uribe Kosta zeharkatuko du, eta goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herri herriko tabernan. Nagusien ibilbideak 16 kilometroko luzera du, eta, txikienak, 8 kilometrokoa.

Berangoko 36. Ibilaldi Neurtua Sei Herri herriko taberna

Sei Herri kultur elkarteak 36. Ibilaldi Neurtua egingo du urriaren 28an, domekan. Ohi legez, prestatutako ibilbideak Uribe Kosta zeharkatuko du, eta goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herri herriko tabernan. Nagusien ibilbideak 16 kilometroko luzera du, eta, txikienak, 8 kilometrokoa.


09:00

Leioako hiru baselizen herri-ibilaldia

Boulevard, Leioa | Irteerak eta txangoak

Leioako hiru baselizen herri-ibilbidea egingo dute domekan, urriaren 28an. Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak lotuko ditu San Bartolomeko, Ondizko eta Santimamiko baselizak, martxa horretan. Txango berezi hori seigarren urtez egiteko, ekimena babestu dute Udalak eta merkatarien elkarteak, besteak beste.

Leioako hiru baselizen herri-ibilaldia Boulevard

Leioako hiru baselizen herri-ibilbidea egingo dute domekan, urriaren 28an. Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak lotuko ditu San Bartolomeko, Ondizko eta Santimamiko baselizak, martxa horretan. Txango berezi hori seigarren urtez egiteko, ekimena babestu dute Udalak eta merkatarien elkarteak, besteak beste.


17:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa

Jai Alai frontoia, Plentzia | Bertsolaritza

Urriaren 28an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Plentzian. Jai Alai frontoian izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Peru Vidal Gurrutxaga leioaztarrakparte hartuko du. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa Jai Alai frontoia

Urriaren 28an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Plentzian. Jai Alai frontoian izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Peru Vidal Gurrutxaga leioaztarrakparte hartuko du. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.


17:00

Ernairen aurkezpena

Altzagako azoka zaharra, Erandio | Batzarrak eta topaketak

Domeka honetan, urriaren 28an, Ernai aurkeztuko dute Altzagako Azoka Zaharrean, "Borrokan bizi gara!" goiburupean deitutako gazte-bileran. Hitzordua 17:00etan ipini dute.

Ernairen aurkezpena Altzagako azoka zaharra

Domeka honetan, urriaren 28an, Ernai aurkeztuko dute Altzagako Azoka Zaharrean, "Borrokan bizi gara!" goiburupean deitutako gazte-bileran. Hitzordua 17:00etan ipini dute.


19:00

"Las mujeres en la historia de Berango" antzezlana

Berango Antzokia, Berango | Antzerkia

Berango Antzokiak "Las mujeres en la historia de Berango" antzezlana aurkeztuko du domekan, hilaren 28an. Hala, arrastiko 19:00etan ACADAE taldeak (Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea) lan hori taularatuko du, herrian garrantzitsuak izan ziren emakume horietako batzuen bizitza ezagutarazteko asmoz.

"Las mujeres en la historia de Berango" antzezlana Berango Antzokia

Berango Antzokiak "Las mujeres en la historia de Berango" antzezlana aurkeztuko du domekan, hilaren 28an. Hala, arrastiko 19:00etan ACADAE taldeak (Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea) lan hori taularatuko du, herrian garrantzitsuak izan ziren emakume horietako batzuen bizitza ezagutarazteko asmoz.


19:30

Belarriprest prestatzaile tailerra

Jabekuntza eskolan (Martikoena kalea 16, Algorta), Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan izatez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: euskaraldiagetxon@gmail.com edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da.

Belarriprest prestatzaile tailerra Jabekuntza eskolan (Martikoena kalea 16, Algorta)

Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan izatez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: euskaraldiagetxon@gmail.com edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da.



Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.



Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/iqGo5, Erandio Sopela Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/iqGo5

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.


Erandio Bonua kanpaina

Altzaga eta Astrabudua auzoak, Erandio | Bestelakoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.

Erandio Bonua kanpaina Altzaga eta Astrabudua auzoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.



Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.



Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea

Galea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea Galea

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.



Loramendi zahar-egoitzako langileen mobilizazioak

Erandio, Leioa eta Bilbop, Erandio | Mobilizazioak

Sanitas taldeak Erandion daukan Loramendi zahar-egoitzako beharginek greba mugagabeari ekin zioten atzo, zapatuan. Aurretik, barikuan, Erandioko Udaleko Gobernu taldeari eta alderdi denei eurekaz biltzea eta lan-gatazkan bitartekaritza egitea eskatu zieten. "Sexismoa" da lan-gatazkaren gakoetako bat, langileen ustean.

Loramendi zahar-egoitzako langileen mobilizazioak Erandio, Leioa eta Bilbop

Sanitas taldeak Erandion daukan Loramendi zahar-egoitzako beharginek greba mugagabeari ekin zioten atzo, zapatuan. Aurretik, barikuan, Erandioko Udaleko Gobernu taldeari eta alderdi denei eurekaz biltzea eta lan-gatazkan bitartekaritza egitea eskatu zieten. "Sexismoa" da lan-gatazkaren gakoetako bat, langileen ustean.



Leioako Mikologia Astea

Zazpi elakartearen egoitza (Sabino Arana, 28), Leioa | Bestelakoak

Zazpi elkartearen 25. urteurrenean egingo dute Leioako Mikologia Astea 28. edizioa. Hala, gaur, bihar eta etzi berbaldiak egingo dituzte, 19:30ean, taldearen egoitzan (Sabino Arana kalearen atzealdean): "Perretxiko y el pueblo vasco", Pablo García Azkarategaz; "Cocinando setas", Pablo Urzaygaz; eta "Setas de pinar", Josué Rodríguezegaz.

Leioako Mikologia Astea Zazpi elakartearen egoitza (Sabino Arana, 28)

Zazpi elkartearen 25. urteurrenean egingo dute Leioako Mikologia Astea 28. edizioa. Hala, gaur, bihar eta etzi berbaldiak egingo dituzte, 19:30ean, taldearen egoitzan (Sabino Arana kalearen atzealdean): "Perretxiko y el pueblo vasco", Pablo García Azkarategaz; "Cocinando setas", Pablo Urzaygaz; eta "Setas de pinar", Josué Rodríguezegaz.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»