HIRUKAren jardunaldien laugarren saioa Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzaz antolatu dugu: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?" goiburuaren pean, gazte mugimenduko Ainara Lukek eta Getxoko Pentsionisten Elkarteko Begoña Zorrozuak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia eguenean izango da, azaroaren 8an, Berangoko Neba-arrebak tabernan (Sabino Arana, 20), 19:30etik aurrera.
Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan zaitez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: euskaraldiagetxon@gmail.com edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna azaroaren 6a izango da.
Prestatu zure burua Euskaraldiko 11 egunetarako eta izan zaitez zu ere prestatzaile. Tailerra eginda, zure ingurukoak formatzeko gai izango zara. Izena emateko: euskaraldiagetxon@gmail.com edo 688 653 042. Izena emateko azken eguna azaroaren 6a izango da.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.
Azaroaren 7tik 10era, EHUk antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen agertoki izango dira Begoñako galeriak. Aurten, tailer didaktiko eta parte-hartzaileak egingo dira, galeriak berreskuratu eta haien balioa nabarmentzeko lanean ari den euskal unibertsitate publikoko ikerketa-taldearen eskutik.