Bihar, zapatuan, "Bakun" ikuskizuna eskainiko du Basabi taldeak Areetako Andres Isasi musika eskolan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da (3 euro eskolako ikasleentzat). Saioa 18:00etan hasiko da.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.
Azaroaren 7tik 10era, EHUk antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen agertoki izango dira Begoñako galeriak. Aurten, tailer didaktiko eta parte-hartzaileak egingo dira, galeriak berreskuratu eta haien balioa nabarmentzeko lanean ari den euskal unibertsitate publikoko ikerketa-taldearen eskutik.
Azaroaren 9tik 11ra arte, San Martin jaiak ospatuko dituzte Algortako Hezetasuna auzoan. Dena prest dauka jai-batzordeak.