"Egurra jasotzetik, egurra ematera!" goiburuaren pean, eguen honetan, azaroaren 22an, manifestazioa egingo dute Leioako Ikasle Feministek. Hitzordua 13:00etan ipini dute, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.
Erandioko Txoko Feministaren laguntzari esker, saio berezia antolatu du HIRUKA Uribe Kostako komunikazio-taldeak, udagoieneko jardunaldi-sortaren barruan. Azaroaren 22an, eguenean, sexuari, feminismoari eta identitateari buruz berba egingo dute Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak zein Bea Sever Chrysalis elkarteko kideak, parte-hartzaile denek taloak prestatzen dituzten bitartean.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Etzidamu, barikuan, hasiko da Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Rol-jolasean parte hartu gura dutenek ezinbesteko tresna beharko dute: identifikazio-txapa. Erandion daborduko hainbat lekutan jaso daitezke.
Itxas Argia Getxoko mendi-taldeak Mendiaren Nazioarteko Aste berezia antolatuko du aurten: hogeigarrena. Hori dela eta, ohiko berbaldiez gainera, Mendi Tour zinema-ekimena ere ekarriko du udalerrira. Hala, aste bitan egingo dituzte mendi-jardunaldiak: azaroaren 13tik 15era eta 20tik 23ra.
Jenga Lab Irekia herritar-jardunaldiak egingo ditu Herrigune udal-egitasmoak, datozen egunetan, Kultur Leioako entzungelan (bihar, eguenean, 17:00etatik 20:00etara) eta Onditzeko Dorrean (etzi, barikuan, 17:00etatik 20:00etara; etzidamu, zapatuan, 11:00etatik 13:30era). Bertan, Leioako politikariek, udal-teknikariek eta herritarrek "elkarregaz herria egiten jarduteko zergatiari, helburuari eta moduari buruz" eztabaidatuko dute.