Larunbata, azaroak 24

La famiglia Toronbole ikuskizuna

Romo Kultur Etxea, Getxo

Azaroaren 24an, larunbatean, La Famiglia Toronbole txotxongilo ikuskizuna izango dugu Romo Kultur Etxean goizeko 12:00etan. Familia guztia antzerkiaz eta txotxongiloez gozatzeko aukera paregabea! Sarrera doakoa da! Ez hutsik egin eta erdu!

La famiglia Toronbole ikuskizuna Romo Kultur Etxea Azaroaren 24an, larunbatean, La Famiglia Toronbole txotxongilo ikuskizuna izango dugu Romo Kultur Etxean goizeko 12:00etan. Familia guztia antzerkiaz eta txotxongiloez gozatzeko aukera paregabea! Sarrera doakoa da! Ez hutsik egin eta erdu!

10:00

Martxoaren 8ak emakumezkoen estropadaren ekitaldiak

Altzagako azoka zaharra, Erandio | Kirol-ekitaldiak

Gaur, azaroaren 24an, Martxoaren 8ak emakumezkoen estropada egingo dute Ibaizabalen. Erandioko Lutxana Arraun Elkarteak antolatuta, 16:08an hasiko da lau traineruren arteko lehia, Bilboko Olabeaga auzoan, Altzagako moilan amaitzeko. Goizeko 10:00etatik gauera arte hamaika jarduera izango dira.

Martxoaren 8ak emakumezkoen estropadaren ekitaldiak Altzagako azoka zaharra

Gaur, azaroaren 24an, Martxoaren 8ak emakumezkoen estropada egingo dute Ibaizabalen. Erandioko Lutxana Arraun Elkarteak antolatuta, 16:08an hasiko da lau traineruren arteko lehia, Bilboko Olabeaga auzoan, Altzagako moilan amaitzeko. Goizeko 10:00etatik gauera arte hamaika jarduera izango dira.

11:00

Fair Saturday jaialdia

Berango udalerrian zehar, Berango | Jaiak

Fair Saturday (Bidezko Zapatua) Eguna ospatuko dute bihar Berangon, zapatuan. Askotariko ekitaldiak egongo dira, egun osoan zehar, eta horietan lortutako dirua hurrengo proiektuei bideratuta egongo da: Adela Bizkaia (Alboko esklerosi amiotrofikoko Bizkaiko elkartea), Go Maialen (Maialen Aulestia Europa mailan Donohue sindromea duen pertsona bakarraren aldeko taldea) eta Larresi Elkartea (Stay and Job proiektuaren oinordekoa).

Fair Saturday jaialdia Berango udalerrian zehar

Fair Saturday (Bidezko Zapatua) Eguna ospatuko dute bihar Berangon, zapatuan. Askotariko ekitaldiak egongo dira, egun osoan zehar, eta horietan lortutako dirua hurrengo proiektuei bideratuta egongo da: Adela Bizkaia (Alboko esklerosi amiotrofikoko Bizkaiko elkartea), Go Maialen (Maialen Aulestia Europa mailan Donohue sindromea duen pertsona bakarraren aldeko taldea) eta Larresi Elkartea (Stay and Job proiektuaren oinordekoa).

13:00

Iñaki Agirre Erandioko EH Bilduko alkategaiaren aurkezpena

Altzagako alkartetxea, Erandio | Batzarrak eta topaketak

Erandioko EH Bilduk Iñaki Agirre izango du zerrendaburu udal-hauteskundeetarako. Primarioetan hiru hautagai aurkeztu ziren, baina beste biak erretiratu dira, Agirreren alde egiten. Zapatuan aurkeztuko dute Agirre ofizialki.

Iñaki Agirre Erandioko EH Bilduko alkategaiaren aurkezpena Altzagako alkartetxea

Erandioko EH Bilduk Iñaki Agirre izango du zerrendaburu udal-hauteskundeetarako. Primarioetan hiru hautagai aurkeztu ziren, baina beste biak erretiratu dira, Agirreren alde egiten. Zapatuan aurkeztuko dute Agirre ofizialki.

17:00

GART jaialdiaren 18. denboraldiko bigarren saioa

Algortako San Nikolas plaza, Getxo | Erakusketak

Dena dago prest Garrobi arte eta kultur elkarteak GART jaialdiaren 18. denboraldiko bigarren saiorako. Zapatuan, azaroaren 24an, artez beteko da Algortako San Nikolas plaza. Arte eszenikoa eta performance-a izango da nagusi egun horretan, 17:00etatik aurrera.

GART jaialdiaren 18. denboraldiko bigarren saioa Algortako San Nikolas plaza

Dena dago prest Garrobi arte eta kultur elkarteak GART jaialdiaren 18. denboraldiko bigarren saiorako. Zapatuan, azaroaren 24an, artez beteko da Algortako San Nikolas plaza. Arte eszenikoa eta performance-a izango da nagusi egun horretan, 17:00etatik aurrera.

21:30

Kontzertua: Erasoka, Faltons, Doubling Boys eta Vietcong 68

Rock&Roll aretoa, Berango Getxo | Musika

Erasoka musika talde algortarrak "Pausoak hamar" diskoa aurkeztuko du zapatuan, hilaren 24an, Berangoko Rock&Rolla aretoan. Zuzeneko emanaldia emango dute, Doubling Boys, Vietcong 68 eta Flatons taldeak agertokian lagun izango dituztela.

Kontzertua: Erasoka, Faltons, Doubling Boys eta Vietcong 68 Rock&Roll aretoa

Erasoka musika talde algortarrak "Pausoak hamar" diskoa aurkeztuko du zapatuan, hilaren 24an, Berangoko Rock&Rolla aretoan. Zuzeneko emanaldia emango dute, Doubling Boys, Vietcong 68 eta Flatons taldeak agertokian lagun izango dituztela.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/iqGo5, Erandio Sopela Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/iqGo5

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea

Galea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea Galea

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Euskaraldia

Uribe Kosta

Euskaraldia hizkuntza-ohiturak hamaika egunez aldatzeko ariketa soziala martxan ipiniko dute gaur, abenduaren 23an, Euskal Herri osoan. Hala, Uribe Kostako herri denetan dozenaka ekitaldi egongo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunera arte. Bestalde, aukeratutako rolaren (Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi) txapak eskuratzeko aukera egongo da herri bakoitzean.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»