Asteartea, azaroak 27

19:00

Zentsuraren aurkako kontzentrazioa

Udaletxeko plaza, Sopela | Mobilizazioak

Sopelako azaroko udal-batzarra eguenerako deituta zegoen arren, aurreratzea erabaki dute: bihar, martitzenean, azaroaren 27an, egingo dute, 19:30etik aurrera. Hala, hondartzan egindako horma-irudiengatik urtarrilaren 15ean epaituko dituzten bederatzi lagunek mozioa aurkeztuko dute biharko osoko bilkuran; 19:00etan elkarretaratzea egingo dute udaletxeko plazan.

Zentsuraren aurkako kontzentrazioa Udaletxeko plaza

Sopelako azaroko udal-batzarra eguenerako deituta zegoen arren, aurreratzea erabaki dute: bihar, martitzenean, azaroaren 27an, egingo dute, 19:30etik aurrera. Hala, hondartzan egindako horma-irudiengatik urtarrilaren 15ean epaituko dituzten bederatzi lagunek mozioa aurkeztuko dute biharko osoko bilkuran; 19:00etan elkarretaratzea egingo dute udaletxeko plazan.

20:00

Carmen y Lola

Kultur Leioa, Leioa | Zinema eta bideo-emanaldiak

Arantxa Echevarríak, gidoilari, ekoizle edo teknikari lanetan 27 urte eman eta gero, aurten estreinatu du bere lehenengo film luzea zuzendari modura: “Carmen y Lola”, emakume ijito biren arteko amodio-istorioa.

Carmen y Lola Kultur Leioa

Arantxa Echevarríak, gidoilari, ekoizle edo teknikari lanetan 27 urte eman eta gero, aurten estreinatu du bere lehenengo film luzea zuzendari modura: “Carmen y Lola”, emakume ijito biren arteko amodio-istorioa.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/iqGo5, Erandio Sopela Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/iqGo5

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea

Galea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea Galea

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Euskaraldia

Uribe Kosta

Euskaraldia hizkuntza-ohiturak hamaika egunez aldatzeko ariketa soziala martxan ipiniko dute gaur, abenduaren 23an, Euskal Herri osoan. Hala, Uribe Kostako herri denetan dozenaka ekitaldi egongo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunera arte. Bestalde, aukeratutako rolaren (Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi) txapak eskuratzeko aukera egongo da herri bakoitzean.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»