Ehun bat urduliztar izan zen atzo Euskaraldiaren agerraldian, Antsonekoa plazan.
Abenduaren 2an, domekan, bigarren eskuko azoka solidarioa egingo dute Berangoko Simon Otxandategi taldearen plazan (Nagusien Etxearen ondoko plazan). Goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da aukera bigarren eskuko edozer gauza erosteko.
Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.
Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Euskaraldia hizkuntza-ohiturak hamaika egunez aldatzeko ariketa soziala martxan ipiniko dute gaur, abenduaren 23an, Euskal Herri osoan. Hala, Uribe Kostako herri denetan dozenaka ekitaldi egongo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunera arte. Bestalde, aukeratutako rolaren (Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi) txapak eskuratzeko aukera egongo da herri bakoitzean.