Habanako Sexu Heziketa Zentroko zuzendaria den Mariela Castro Espín legebiltzarkide kubatarrak berbaldia emango du eguazten honetan, abenduaren 12an, EHUko Leioako campuseko Hezkuntza Fakultatean. Hitzordua 10:30ean ipini dute, ikastegiko Juliana Agirrezabala aretoan: "Cuba, socialismo y diversidades" da hitzaldiaren izenburua.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Gabonetako "jaki ezin hobeak" prestatzen ikasteko aukera emango du Erandioko Berbalagun egitasmoak. Datozen eguazten bietan, abenduaren 5ean eta 12an. Izen-ematea zabalik dago.
Martxan daude presoen aldeko ikasle-asteak campus ezberdinetan. Hala, Leioako campuseko Presoen Sostengurako Taldeak (PREST) iragarri duenez, eguazten honetan, abenduaren 12an, itxialdia egingo dute Gizarte Komunikazio Zientzien Fakultatean. Halaber, "Emakumeak eta kartzela" berbaldia bihar izan beharrean, eguenean izango dela jakinarazi dute.
Lotsagarria iruditzen zaigu guztion diruarekin zinegotzioi Gabonetako otarrak ematea, lotsagarriak iruditzen zaizkigun pribilegio horiek ezabatu nahi ditugu, urtero ekimenak egiten ditugu baina PNV-PSE-PPk eta C´sek euren otarra nahi dute eta beti pribilegioei eusten diete. Zer iruditzen zaizue? Idatzi zure iritzia eta gure gabon otarren zozketan parte hartuko duzu. Zuenak dira, baina denei ezin dizkizuegunez itzuli, gure 6 otarrak zozkatuko ditugu. Anima zaitez eta bidali zure iritzia. PARTE HARTZEKO: Erantzun mezu honi (Abenduaren 20ko eguerdiko, 12ak baino arinago) pribilegio hauen inguruan zuen iritzia ematen: Facebooken eta ekintza partekatu. Instagramen (@ehbildugetxo) eta ekintza partekatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin twitterren (@GetxokoEH Bildu) eta bertxiokatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin. Getxoko EH Bilduren whatsappean (665 73 24 91). Emailez. getxokoehbildu@gmail.com. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra pribilegio hauen inguruko ZURE IRITZIA EMATEA eta partekatzea izango da. ZOZKETA ABENDUAREN 20AN EGINGO DUGU, (ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA ZUEK ERABILITAKO BIDETIK) ETA 21ean OTARRA JASO BEHARKO DUZU. PRIBILEGIOEI STOP!