Luzuero gainaren aurrean egiten ari diren dragaren kontrako elkarretaratzea deitu du Abra Bizirik Getxoko Plataformak abenduaren 15erako, zapaturako. Protestaldia Algortako Portu Zaharrean izango da, 13:00etan.
Bilbon jokatuko da zapatuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da ekitaldia, 17:00etatik aurrera; eta, besteak beste, Jone Uria Albizuri algortarrak izango du txapela lortzeko aukera.
Datorren zapatuan, abenduak 15, euskal tenislaririk onenak batuko dira Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian, 18:00etan, Euskal Tenis Federazioak (ETF) antolatutako galan parte hartzeko. Ekitaldian, gorazarre egingo diete Álvaro González, Igor Del Busto eta Jorge Camiña getxoztarrei, besteak beste.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Lotsagarria iruditzen zaigu guztion diruarekin zinegotzioi Gabonetako otarrak ematea, lotsagarriak iruditzen zaizkigun pribilegio horiek ezabatu nahi ditugu, urtero ekimenak egiten ditugu baina PNV-PSE-PPk eta C´sek euren otarra nahi dute eta beti pribilegioei eusten diete. Zer iruditzen zaizue? Idatzi zure iritzia eta gure gabon otarren zozketan parte hartuko duzu. Zuenak dira, baina denei ezin dizkizuegunez itzuli, gure 6 otarrak zozkatuko ditugu. Anima zaitez eta bidali zure iritzia. PARTE HARTZEKO: Erantzun mezu honi (Abenduaren 20ko eguerdiko, 12ak baino arinago) pribilegio hauen inguruan zuen iritzia ematen: Facebooken eta ekintza partekatu. Instagramen (@ehbildugetxo) eta ekintza partekatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin twitterren (@GetxokoEH Bildu) eta bertxiokatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin. Getxoko EH Bilduren whatsappean (665 73 24 91). Emailez. getxokoehbildu@gmail.com. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra pribilegio hauen inguruko ZURE IRITZIA EMATEA eta partekatzea izango da. ZOZKETA ABENDUAREN 20AN EGINGO DUGU, (ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA ZUEK ERABILITAKO BIDETIK) ETA 21ean OTARRA JASO BEHARKO DUZU. PRIBILEGIOEI STOP!
Ganemos Erandio plataformak "Hemen denok jolastuko dugu" kanpaina abiatu du, Erandioko elkarteentzako jostailuak batu eta "Gabonetan, neska-mutil bat ere gera ez dadin jostailu barik". Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta lortutako arrakasta dela eta, aurten ere egingo dute.
Sopelako Udalak jarduera musikalak sustatzen segitzen du eta, beste urte batez, Musikaldia udazkeneko musika-zikloa antolatu du. Ekimena abenduaren 14an, 15ean eta 16an izango da, Kurtzio kultur etxean.
Beirazko ontzi-hondakinen gaineko kontzientziazio-saio bana egingo dute Astrabuduan eta Altzagan, datozen egunotan, "Pedalei eragiten birziklatzearen alde" goiburupean; asmoa beiraren gaikako bilketa hobetzea da.