Astelehena, abenduak 17

19:00

"Tomiris" antzerkia

Romo Kultur Etxea, Getxo | Antzerkia

Gizonezkoen ikuspuntutik abiatuta, indarkeria matxistari buruzko antzezpena egingo dute abenduaren 17an, astelehenean, Romo Kultur Etxean. "Tomiris" izeneko antzerkia 19:00etan hasiko da, eta euskaraz izango da.

"Tomiris" antzerkia Romo Kultur Etxea

Gizonezkoen ikuspuntutik abiatuta, indarkeria matxistari buruzko antzezpena egingo dute abenduaren 17an, astelehenean, Romo Kultur Etxean. "Tomiris" izeneko antzerkia 19:00etan hasiko da, eta euskaraz izango da.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea

Galea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea Galea

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

SEI GABONETAKO OTAR ZUEN ARTEAN ZOZKETATUKO DITUGU!

Getxo

Lotsagarria iruditzen zaigu guztion diruarekin zinegotzioi Gabonetako otarrak ematea, lotsagarriak iruditzen zaizkigun pribilegio horiek ezabatu nahi ditugu, urtero ekimenak egiten ditugu baina PNV-PSE-PPk eta C´sek euren otarra nahi dute eta beti pribilegioei eusten diete. Zer iruditzen zaizue? Idatzi zure iritzia eta gure gabon otarren zozketan parte hartuko duzu. Zuenak dira, baina denei ezin dizkizuegunez itzuli, gure 6 otarrak zozkatuko ditugu. Anima zaitez eta bidali zure iritzia. PARTE HARTZEKO: Erantzun mezu honi (Abenduaren 20ko eguerdiko, 12ak baino arinago) pribilegio hauen inguruan zuen iritzia ematen: Facebooken eta ekintza partekatu. Instagramen (@ehbildugetxo) eta ekintza partekatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin twitterren (@GetxokoEH Bildu) eta bertxiokatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin. Getxoko EH Bilduren whatsappean (665 73 24 91). Emailez. getxokoehbildu@gmail.com. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra pribilegio hauen inguruko ZURE IRITZIA EMATEA eta partekatzea izango da. ZOZKETA ABENDUAREN 20AN EGINGO DUGU, (ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA ZUEK ERABILITAKO BIDETIK) ETA 21ean OTARRA JASO BEHARKO DUZU. PRIBILEGIOEI STOP!

"Hemen denok jolastuko dugu" jostailuen donazio-kanpaina

Ganemos Erandioko lokala, Erandio | Bestelakoak

Ganemos Erandio plataformak "Hemen denok jolastuko dugu" kanpaina abiatu du, Erandioko elkarteentzako jostailuak batu eta "Gabonetan, neska-mutil bat ere gera ez dadin jostailu barik". Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta lortutako arrakasta dela eta, aurten ere egingo dute.

"Hemen denok jolastuko dugu" jostailuen donazio-kanpaina Ganemos Erandioko lokala

Ganemos Erandio plataformak "Hemen denok jolastuko dugu" kanpaina abiatu du, Erandioko elkarteentzako jostailuak batu eta "Gabonetan, neska-mutil bat ere gera ez dadin jostailu barik". Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta lortutako arrakasta dela eta, aurten ere egingo dute.

"Pedalei eragiten birziklatzearen alde" ekimena

Altzaga eta Astrabudua auzoak, Erandio | Berbaldiak eta mahainguruak

Beirazko ontzi-hondakinen gaineko kontzientziazio-saio bana egingo dute Astrabuduan eta Altzagan, datozen egunotan, "Pedalei eragiten birziklatzearen alde" goiburupean; asmoa beiraren gaikako bilketa hobetzea da.

"Pedalei eragiten birziklatzearen alde" ekimena Altzaga eta Astrabudua auzoak

Beirazko ontzi-hondakinen gaineko kontzientziazio-saio bana egingo dute Astrabuduan eta Altzagan, datozen egunotan, "Pedalei eragiten birziklatzearen alde" goiburupean; asmoa beiraren gaikako bilketa hobetzea da.

18:00
21:00

Azoka Antikontsumista

Etxe Merkea, Getxo | Azokak

Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Itzubaltzeta/Romoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.

Azoka Antikontsumista Etxe Merkea

Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Itzubaltzeta/Romoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»