Getxoko Gure Esku Dagok antolatuta, urtarrilaren 29an "20 S" dokumentalaren proiekzioa eskainiko da Itzubaltzetako Kultur Etxean, 19:30ean. Proiekzioaren ondoren, Bego Olaizola ANC Euskal Herria taldeko kidea parte hartuko du. Jaume Roures zuzendutako lanak 2017ko irailaren 20an Bartzelonan gertatu zena jasotzen du. Dokumentalak agerian uzten du Jordi Cuixart (Omnium) eta Jordi Sanchez (ANC) –urritik preso daude biak– manifestariei etxera joateko eskatzen aritu zirela, eta ahaleginak egin zituztela guardia zibilek eta epaitegiko idazkaria arazorik gabe atera zitezen. Hain zuzen ere, Juan Pablo Llarena epailaren autoek matxinada delitua leporatu zieten Cuixarti eta Sanchezi.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.