Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Aistak taldea bere lehenengo urteurrena betetzear da, eta horretarako hainbat ekitaldi egingo ditu otsailaren 15etik 17rako aste-akabuan, Larrabasterrako Plaza Beltza Kulturgunean.