Euskal Herriko 6 bertsolari gazte arituko dira Abra Sariaren lehian: Naroa Torralba (Sopela), Aitor Ugarte (Aramaio), Elixabet Etxandi (Izpura), Gorka Pagonabarraga (Durango), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Xabat Illarregi (Leitza). Azebarri elkartean izango da bertso-afaria, 20:30ean hasita. 10€ko prezioa izango du eta izena emateko bi bide daude: emailez, albegetxo@gmail.com helbidera idatzita; edo telefonoz, 605704385 zenbakira deituta edo whatsapp bidez idatzita. Nerbioiko urak Abra itsasadarrean zabaltzen dira lehenengoz itsasora eta Abra Saria da, hain zuzen, eskolarteko lehien ibaia atzean utzi, eta bertso-plazen itsaso zabalera saltoa egiten lagungarri izan nahi duen saioa.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.