Euskal Herriaren orainaz eta geroaz berba egiteko, mahai ingurua. Martxoaren 26an, 19:30ean, Algortako Villamonteko Kultur Etxean. Parte hartuko dute: Beatriz Akizu, Aingeru Epaltza eta Eguzki Urteaga (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria, hurrenez hurren). Herri bat gara: Euskal Herria. Eta Euskal Herria dugu helburu eta, hala ere, hiru erkidegotan gaude banatuta eta hiru erritmotan ari gara lanean: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria. Hiru erritmorekin ari bagara ere, esan dezakegu helburu bakarra dugula? Eta horrela bada, zein dira lan horren nondik norakoak, zertan ari da erkidego bakoitza, zein asmo du etorkizunari begira? Hiru mahaikideak aurreko galdera horien erantzunak emateko ahaleginduko dira.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.