Ekainaren 8an, zapatuan, Punta Begoña ibilbide toponimikoa egingo dugu. Goizeko 10:00etan geratuko gara galerien sarreran. Ibilbidean izena emateko deitu 688 635 350 telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Ibilbideak euskaraz eta doan dira!
Barne Barnetik elkartekoek egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako, hilaren 8rako. Algortako Katea gunean (Salsidu eta Bidebarri kaleen artean) askotariko ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako, hala nola igel-toka txapelketa, bazkaria eta kontzertuak.
Barikutik domekara bitartean, askotariko antzerki-saioak egongo dira ikusbide Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Sarrera doakoa izango da, eta euria bada, Romo Kultur Etxean izango dira ikuskizun horietako batzuk.