6 urtetik gorakoentzat. Beharrezkoa da izena ematea eta baieztapena jasotzea: 688 883 596. Ginkana 2.0 autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du. "Haritz eta bere lagunak" gure inguruko zuhaitz espezie desberdinak identifikatzen ikasteko 6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera da. Jarduera honen hasieran, bideo labur batean, Haritz zuhaitz zaharrak basoei buruz hitz egingo du eta bere lagunak ezagutzera animatuko ditu parte hartzaileak. Ondoren, zuhaitzen hostoei eta beste ezaugarri batzuei buruzko pistak emango dira eta parte hartzaileek Ingurumen Areto Inguruan dagoen Arboretumean espezie hauek aurkitu beharko dituzte.
6 urtetik gora. Izena eman behar da eta baieztapena jaso: info@ingurumenaretoagetxo.eus . Eskegitako irudikapen mugikor baten bidez. Horretarako kartoia eta beste materiala batzuk berrerabili egingo dira.
Ganso & Cía konpainiaren clown-emanaldia, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren barruan. Ikusle denentzat. Lekua: Kandelazubieta Iraupena: 50 min
Larrua konpainiaren emanaldia, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren barruan. Ikusle denentzat, eta testurik gabekoa. Lekua: Udaletxea Iraupena: 15 min
Hika Teatro konpainiaren emanaldia, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren barruan. Ikusle denentzat, euskaraz. Lekua: Errekalde plaza Iraupena: 40 min
Gag Street Boys konpainiaren emanaldia, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren barruan. Ikusle denentzat, eta testurik gabekoa. Lekua: Errekalde plaza Iraupena: 40 min
7 urtetik gorako umeentzako antzezlana, euskaraz. Aretoaren edukiera %50ekoa izango da, eta umeek laguntzaile barik sartu beharko dute. Sarrera: 4 euro (Berangon erroldatu bakoek lehiatilan erosi ahal izango dute, emanaldiaren egunean bertan).