Kostaldeko Getxo ibilbidea egingo dugu urriaren 13an. Portu Zaharreko Etxetxun geratuko gara arratsaldeko 18:30ean. Ibilbidean izena emateko idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera edo deitu 688 635 350 telefonora (goizez).Ibilbideak euskaraz eta doan!Toponimia ibilbideak Getxoko Udalarekin elkarlanean antolatzen dira.
Perseo zine-forumaren emanaldia, Satiratik umore beltzera zikloaren barruan. Auditoriumean. 12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: 108 minutu Sarrera: 2,5 euro
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.