Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu urriaren 15ean. Andra Mari kiroldegiko atean geratuko gara arratsaldeko 18:30ean. Ibilbidean izena emateko idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera edo deitu 688 635 350 telefonora (goizez). Ibilbideak euskaraz eta doan!Toponimia ibilbideak Getxoko Udalarekin elkarlanean antolatzen dira.
Genero-ikuspegiko zine-foruma. Itzartu elkarteak antolatuta. Gaztelaniaz. Sarrera doan. Iraupena: 89 minutu.
Franciso Tejerina albaitariak emango du berbaldia.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.