Aurten ezinezkoa da bertako eta atzerriko pertsonak mahai baten inguruan batzen dituen "Bizilagunak, aldameneko familia" bazkariak egitea, COVID-19a dela eta. Hala, Bizilagunak ekimenak Portu Zaharretik Azkorriko hondartzara arteko ibilaldia antolatu du zapaturako, hilaren 31rako. Horrez gainera, Getxoko familien bideo bat zabalduko dute, norberak bere herrialdeko bazkari baten istorioa kontatzeko.
Azken urteotan urriko azken gaua tradizio eta errituen nahasketa bihurtu da. Zalantzarik gabe, Mexikoko "noche de muertos" nagusitu direnetariko bat da. Dekoratu koloretsuak, pertsonaien karakterizazioa, zuzenezko ahotsak eta batez ere, tramaren indarrak ospe handiko musikala bihurtzen dute "¡Recuérdame" EL tributo a Coco". Alaitasuna, samurtasuna eta sormena zein gurekin ez daudenak gurtu eta oroitzeko garrantzia uztartzen dituen ikuskizuna.
Oscar Terolen gaztelaniazko bakarrizketa, doan. Aretoaren edukiera %50ekoa izango da.
Juan Carlos Rubiok zuzendua. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.
Komiki Azokarik ezin izango da egin oraingoan, egungo osasun egoera dela eta. Hala ere, horren ordez Komiki Jardunaldiak egingo dira; formatu txikiko ekitaldiz osatutako programa berezia. Horretan, besteak beste, zaleek solasaldiez, mahai-inguruez, aurkezpenez eta erakusketa batez gozatu ahal izango dute. Ekitaldi guztiak COVID-19a saihesteko indarrean dagoen araudia beteta egingo dira.