Plaza Beltza kulturguneak antolatutako azoka: liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak...
Aracaladanza konpainiaren emanaldia. Sarrera: 3 euro umeek, 5 euro helduek.
Erandioko Musika Eskolak eskainitako emanaldia.
Tartean Teatroa konpainiaren euskarazko antzezlana, Kultur Leioako auditoriumean. Sarrera: 12 euro.
Euskadiko Orkestra jardungo da barikuan, hilaren 18an, Getxoko Muxikebarri Antzokian. Eskainiko duten piezen artean, nabarmentzekoa da Bere txikian izenekoa, Fernando Velázquez zuzendari eta musikagileak eta Unai Elorriaga idazleak Algortari dedikatutako kanta, hain zuzen ere. Horrez gainera, Andoni Martínez Barañano tenorrak abestuko du hori, baita beste hiru pieza ere. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak daborduko salgai daude Kultur Etxearen ohiko saltokietan.
Aforo mugatua. Azken eguna izena emateko: Abenduak 17; mailez: azebarri@gmail.com Sarrera doan. Azken urteetan Herbehereetako bizilekua utzi eta Euskal Herrira itzuli da Maite Larburu hernaniarra, eta horrek zaildu egin du Josh Cheathamekin elkarlanean jarraitzea. Hortaz, Neighborren hirugarren diskorako prestatuak zituzten abestiak bere bakarkako lehen diskorako erabiltzea erabaki du. Beraz, «Hezurren azpian» bakarkako lan honetan biboliñak hartu duen garrantzia nabaria da. Gitarra klasikoa eta elektrikoak ere badute tokia kantu berrietan. Nomadatzat du bere burua Larburuk, hala ere jaioterrira itzultzearekin lotura handia du lan berriak. Bidaia dute ardatz lehenbiziko kantuek, ibaia hitza da berriz azken kantuan protagonista. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira egilearen esanetan, tarteka geldo eta tarteka abiada biziagoan doazen doinuak dira. Lan berriari etiketa jartzea ez da erraza, estilo propioa bait du Maite Larburu musikariak. Patxadaz eta arretaz aditu beharreko lana da. Xamurra, eta sentsibilitate handiko bidaia da “Hezurren azpikoa”. https://maitelarburu.bandcamp.com/ Bideo batzuk: https://www.youtube.com/watch?v=1iJqE15DJuQ https://www.youtube.com/watch?v=YUObJHwa8VA