Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/servicios/comunicacion/notas-prensa/2537
Segurtasun neurri guztiekin, umeek Olentzero eta Mari Domingi agurtu ahalko dituzte, euren eskutitzak postontzian sartu, kantatu… eta oparitxoa jaso!
Sarrera, 3,5 euro.
Getxoko Kultur Etxeak abenduaren 19rako Muxikebarrin aurreikusita zegoen Izaroren kontzertua egokitu behar izan du, indarrean dagoen araudira egokitzeko. Hala, kultura barrutietako edukiera-murrizketa errespetatu ahal izateko, kontzertua saio bitan programatuko da, egun berean: 17:00etan eta 19:30ean. Orain arte saldutako sarrera denak itzuliko du Kultur Etxeak, eta ordutegi berrien saioetarakoak salmentan jarri, gaurtik aurrera.
Arrate Illaro, Aitor Mendiluze, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran. Berbots Erandion Euskaraz taldeak antolatuta. Gonbidapena behar da: 621 270 546 berbots@gmail.com
ATX Teatroa konpainiaren antzezlana. Euskaraz. Sarrera: 3 euro (Zapatutan programan izena emanda daudenentzat, doan).
Gabonetan ohiturazkoa den eltzagor musika emanaldi bategaz bukatuko da ekitaldia, eta bertan batzen den dirua Algortako Erredentorearen parrokiak kudeatzen duen elikagaien bankuari emango diote.
Sarrera, 4,5 euro.
Elvi sabeliztunaren emanaldia familia osoarentzat. Gaztelaniaz. Sarrera: euro 1. Berangon erroldatutakoek herriko kultur etxeetan hartu ahal izango dituzte sarrerak, eguaztenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Erroldatu bakoek (baita erroldatuek ere) antzokiko leihatilan hartu ahal izango dituzte, emanaldiaren egunean bertan. Pertsona heldu bakarra sar daiteke familia-unitateko, 7 urtetik beherakoakaz. 7 urtetik gorakoek bakarrik sartu beharko dute.
Improclan taldearen emanaldia. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.
Kultur Leioako auditoriumean. Sarrera: 6 euro.
GONBIDAPENAK AGORTUTA Javier de Solaun tenorraren heriotzaren lehen urteurrena dela eta, eta zikloaren amaiera gisa, Musikak abesten duenean, getxotar honek Andres Isasi Getxon bizi den konpositore bilbotarraren ondarearen berreskurapenean izan duen ezinbesteko inplikazioa eskertzeko soinu-omenaldira joango gara. Eider Torrijos eta Susana Cerro sopranoek parte hartuko dute, Mario Lerenak pianoarekin lagunduta. Sartzeko gonbidapenak Areetako Musika Eskolan jaso ahal izango dira, arratsaldez, abenduaren 10etik aurrera.