6 urtetik gora; beharrezkoa da izena ematea aurretik: info@ingurumenaretoagetxo.eus Gabonak hurbil direla aprobetxatuz, egunkariak, aldizkariak eta abar berrerabiliz, oparientzako bilgarriak egingo ditugu. Nahi izanez gero, elementu naturalekin apaindu ahalko dira bilgarriak.
Astrabu Cklub Moterok antolatutako berbaldia. Gudari Racing Team taldeko Davidek emango du, Neumáticos Bizkaiagaz elkarlanean.
Domekan martxa egingo dute, Leioan SOS Kurkudi plataformaren aldarrikapena ezagutzera emateko. Martxa 11:30etan aterako da Sakoneta kiroldegitik, eta 14:00etan bukatzea aurreikusi dute San Bartolomen. Plataformaren aldeko kamisetak eta poltsak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Sarrera, 2,5 euro.
Bizkaiko Bertsolaritza Txapeldunen saioa egingo dute abenduaren 20an, 18:00etan, Getxoko Muxikebarri zentroan. Kopla Barik bertso-zirkuituaren barruan egingo den emanaldian bertsolari hauek egongo dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabier Paya. Hirukan 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu emanaldira joan ahal izateko.
Euskaraz. Sarrera: euro 1. Berangon erroldatutakoek herriko kultur etxeetan hartu ahal izango dituzte sarrerak, eguaztenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Erroldatu bakoek (baita erroldatuek ere) antzokiko leihatilan hartu ahal izango dituzte, emanaldiaren egunean bertan. Pertsona heldu bakarra sar daiteke familia-unitateko, 7 urtetik beherakoakaz. 7 urtetik gorakoek bakarrik sartu beharko dute.
Ganso & Cía konpainiaren testurik gabeko antzezlana. Gabonetako programazioaren barruan.
Anita Maravillas konpainiaren emanaldia, 5 urtetik gorako umeentzako egokia. Testurik gabe. Sarrera: umeek 3 euro, helduek 5 euro.