Gabonetako umeentzako tailerrak egingo dituzte gaur Plentziako Jai Alai frontoian. Bi motatakoak izango dira: Gabonetako eskulanak eta Txiki Txef, sukaldaritza eta elikadura osasungarria.
Olentzerok eta Mari Domingik ipuin bat kontatuko diete umeei. Ezinbestekoa da lekua eskatzea. Izen-ematea: goialde.olentzero@gmail.com Helduaren izen-abizenak eta telefono zenbakia Helduagaz sartuko den ume kopurua 3 gehien jota Gomendagarria da familia unitate berekoak izatea
La Tal konpainiaren antzezlana, umeei zuzendua. Euskaraz. Sarrera: umeek 3 euro, helduek 5 euro.
Lekim ipuin-kontalariak emanaldia egingo du. Edukiera mugatua: 50 ume gehienez.
Andoni Egaña eta Xabier Lizaso: Bederatzikoa Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen. “Bederatzikoa” bertso neurri bat da. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek… Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa eman eta bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat ere egingo dugu, kutur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa eginez. Sarrera: 7€ / Abonamendua: 40€
Getxoko Euskaraldia laburbiltzen duen bideo baten emanaldi bi eskainiko dute abenduaren 21ean eta 28an, Azebarri kultur elkartearen lokalean eta Romo Kultur Etxeko aretoan, 18:00etan, hurrenez hurren. Edukiera mugatua izango denez, erreserba egin beharko da euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera idatzita edo deitu zein Whatsapp-a bidalita 688 653 042 telefono zenbakira.