Olentzero, Mari Domingi eta pertsonaia mitologikoen erakusketa. Karpa barruan ibilbide bat egongo da, eta ibilbide horretan pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dute umeek, baita gutuna postontzian uzteko ere. Arauak: Musukoa eroatea Sarrerako gel hidroalkolikoa erabiltzea Antolatzaileak, Babes Zibila eta Udaltzaingoak ematen dituzten aginduak jarraitzea Ilaran eta ibilbidean pertsona/familia arteko distantzia mantentzea Familia bakoitzeko heldu bakarra sartu ahal da ibilbidean Antolakuntzak ezarri ahal dituen beste arau batzuk, lekua segurua izan dadin
Getxoko umeek, antzerki baten bitartez, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emateko aukera izango dute. Beti ere, momentuan indarrean egongo diren osasun neurriak bermatuz. Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emateko ordutegia: Goizean 11:00etatik 14:00ak arte. Arratsaldean 17:00etatik 19:00ak arte. 30 minutuko saioak izango dira. Umeak aretoan sartu, antzerkitxoa ikusi eta Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egin/abestu/galderak… eta gutunak postontzian sartuko dituzte. Izen-ematea: QR kodea edo Itxas Argia taldearen sare-sozialetan. Edukiera mugatua.
Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta…. PEPA ETA KUTXO PAILAZOKERIAK Xilipurdi antzerki taldearen eskutik Antzezlana bukatu ondoren OLENTZERO eta MARI DOMINGIren bisita izango dugu (eszenatokian) Gozoki poltsak jarriko dira, hala nahi duten umeek har ditzaten. Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera Berantzagi taldearen egoitzan (Artekale 8 behea) 18:00etatik 20:00etara eta egun berean leihatilan ordu bete lehenagotik hasita. Erreserba telefono bidez: 617524480
Berangoko Ludotekak antolatutako ikuskizuna. Emanaldi bi izango ditu, 12:00etan eta 17:00etan.
Olentzero, Mari Domingi eta pertsonaia mitologikoen erakusketa. Karpa barruan ibilbide bat egongo da, eta ibilbide horretan pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dute umeek, baita gutuna postontzian uzteko ere. Arauak: Musukoa eroatea Sarrerako gel hidroalkolikoa erabiltzea Antolatzaileak, Babes Zibila eta Udaltzaingoak ematen dituzten aginduak jarraitzea Ilaran eta ibilbidean pertsona/familia arteko distantzia mantentzea Familia bakoitzeko heldu bakarra sartu ahal da ibilbidean Antolakuntzak ezarri ahal dituen beste arau batzuk, lekua segurua izan dadin
Harrera eta photocall bat egingo dute Olentzero eta Mari Domingirekin. Hitzorduan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 671559934 telefono zenbakiaren bitartez, 21, 22 eta 23 egunetan, 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian.
Gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira, abenduaren 14tik aurrera (astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:30-19:30). Egunean bertan ere, ordubete lehenago.
Getxoko Euskaraldia laburbiltzen duen bideo baten emanaldi bi eskainiko dute abenduaren 21ean eta 28an, Azebarri kultur elkartearen lokalean eta Romo Kultur Etxeko aretoan, 18:00etan, hurrenez hurren. Edukiera mugatua izango denez, erreserba egin beharko da euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera idatzita edo deitu zein Whatsapp-a bidalita 688 653 042 telefono zenbakira.