Ikusgarria eta dibertigarria. Obra hau 18 urte antzezten jardun eta gero, gure bi piratek —bata ona, bestea maltzurra— abenturan jarraitzen dute altxorraren uhartearen bila. Hainbat antzerki-koreografia ditu, eta haurren parte-hartzea handia da; altxorra gordetzen duen mamuari aurre egingo diote piratek.
Ez dok ero ikuskizuna egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, urtarrilaren 29an. Testuaren egilea da Patxo Telleria eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Ikuskizuneko aktoreak dira ED3 osatzen duten Mikel Martínez eta Patxo Telleria. ED3 bikote artistikoaren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan euskara eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. Are gehiago oraingoan, gure imajinario kolektiboak eta kultur sinbologiak presentzia nabarmena dutenean. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa dugu Ez dok ero, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena.
Urte askoren ondoren, lagunak diren lau aktore afaltzeko elkartuko dira. Haietako baten alaba batuko zaie, guztiek txikitatik ezagutzen dutena. Gaztetan entseguetarako erabiltzen zuten eta gaur egun itxita dagoen lokaleko giltza lortu du lagunetako batek. Lokal zaharra apur bat txukundu eta guztientzako otordua prestatuko du. Afaria bertan egitea dibertigarria izango dela pentsatu du. Sarrera: 13 euro