Asteartea, otsailak 16



16:00

Amaren intxaurrak: Pirritx, Porrotx eta Marimotoxt

Urko kiroldegia, Sopela | Antzerkia

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz! Ordua: 16:00-19:00 (saio bikoitza) Sarrera: 5/8 €

Amaren intxaurrak: Pirritx, Porrotx eta Marimotoxt Urko kiroldegia

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

Ordua: 16:00-19:00 (saio bikoitza)

Sarrera: 5/8 €



11:00
14:00

Ingurumen Aretoaren programazioa

Ingurumen Aretoa, Getxo | Umeentzako jarduerak

Babes-neurriak direla eta, ekitaldiz ekitaldi eta jardueraz jarduera ibiltzeko garai arraroak diren arren, Getxoko Ingurumen Aretoak programazio luze eta zabala antolatu du otsailerako. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.

Ingurumen Aretoaren programazioa Ingurumen Aretoa

Babes-neurriak direla eta, ekitaldiz ekitaldi eta jardueraz jarduera ibiltzeko garai arraroak diren arren, Getxoko Ingurumen Aretoak programazio luze eta zabala antolatu du otsailerako. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.



11:00
18:00

Sopelako Udalak ihauterietako ekintza bereziak antolatu ditu

Sopelako udaletxeko plaza, Sopela | Umeentzako jarduerak

Egunotan ihauteriak ospatzeko ekintza bereziak antolatu ditu Sopelako Udalak. Horien artean, eskulan eta zientzia tailerrak, malabarismo ikuskizuna eta bertso-antzerkia egingo dituzte udaletxe plazan; beti ere, segurtasun-neurriak mantenduta.

Sopelako Udalak ihauterietako ekintza bereziak antolatu ditu Sopelako udaletxeko plaza

Egunotan ihauteriak ospatzeko ekintza bereziak antolatu ditu Sopelako Udalak. Horien artean, eskulan eta zientzia tailerrak, malabarismo ikuskizuna eta bertso-antzerkia egingo dituzte udaletxe plazan; beti ere, segurtasun-neurriak mantenduta.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»