Plentziarrek euren aisialdiaz disfruta dezaten Plentziako Udalak Gurutze Beitiaren “Yo y mis circunstancias” ikuskizuna antolatu du hurrengo larunbaterako, otsailak 20. Bertan, protagonistak bizitza desberdinen eta bizitako amodio desberdinen inguruan hausnartuko du. Hitzordua, Goñi Portalen izango da, 18:00etan. Sarrera doakoa da eta leku kopurua mugatua, beraz, otsailaren 18 eta 19 (10:00-14:00) artean eman beharko da izena 671 55 99 34 telefonora deituz.
Babes-neurriak direla eta, ekitaldiz ekitaldi eta jardueraz jarduera ibiltzeko garai arraroak diren arren, Getxoko Ingurumen Aretoak programazio luze eta zabala antolatu du otsailerako. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.
Carmen Palomerore erakusketa Diziplina anitzeko erakusketa da, banakako izaki gisa funtzionatzen duten artelanak biltzen dituen instalazioa; baina, aldi berean, osotasun baten funtsezko piezak dira. Gardentasun, olerki eta zalantzen artean “labirinto” bat pentsatu dut norberaren barnealderanzko balizko “bidaia metaforiko” bat egitera gonbidatzen duena, diskurtso poetiko bat abiapuntutzat hartuta.