Komikiaren munduan emakumeak duen papera ezagutzera emango du Plentzian Teresa Castro marrazkigile, feminista eta LGTB ekintzaileak. Martxoaren 6an, zapatuan, egingo dute hitzaldia Goñi Portalean.
Bihar, zapatuan, "Gu ere bai!" izeneko ekimenaren aurkezpena egingo dute Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian, 12:00etan. Deitzaileek azaldu dutenez, eskualdeko kirolari eta kirolzaleak batuko dira bertan, "ofizialtasunaren alde, euskal selekzioen alde eta euskal kirola bultzatzeko".
Sarrera 5 euroan.
Sarrera 8 €: https://ticket.kutxabank.es/aulacultura
Maribel Salasen bakarrizketa. Izena emateko, deitu 688 840 569 zenbakira eta idatzi amujerinola@gmail.com helbide elektronikora.
Korrontzi Dantzan proiektua Korrontzi eta Oinkari Dantza taldearen ekimena da. Euskal Herriako taldeak oholtzara eraman gura dituzte, Korrontzi taldearen abestietatik habiatuta, Oinkari Dantza Taldeak bere koreografiak erakutziko ditu Urdulizko Kultur Etxean. Sarreraren prezioa: 10 €
Nerea Garmendia eta Alazne Etxebarria aktore ezagunen emanaldia. Sarrera 1 euro.
Carmen Palomerore erakusketa Diziplina anitzeko erakusketa da, banakako izaki gisa funtzionatzen duten artelanak biltzen dituen instalazioa; baina, aldi berean, osotasun baten funtsezko piezak dira. Gardentasun, olerki eta zalantzen artean “labirinto” bat pentsatu dut norberaren barnealderanzko balizko “bidaia metaforiko” bat egitera gonbidatzen duena, diskurtso poetiko bat abiapuntutzat hartuta.
"Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez" liburuko Elena Ziordiaren ilustrazioen erakusketa.