Erandion mobilizazioa egingo dute martxoaren 8an. Metro geltokitik hasiko dira 19:00etan.
Egunean zehar balkoia apaindu eta bat egin.
Zaintza-langileen grebagaz bat egiteko kontzentrazio-deialdia egin du gaur Leioako Sare Feministak; bulebarrean batuko dira 20:00etan. Martxoaren 8an ere, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, 19:30etan batuko dira Bulebarrean.
Carmen Palomerore erakusketa Diziplina anitzeko erakusketa da, banakako izaki gisa funtzionatzen duten artelanak biltzen dituen instalazioa; baina, aldi berean, osotasun baten funtsezko piezak dira. Gardentasun, olerki eta zalantzen artean “labirinto” bat pentsatu dut norberaren barnealderanzko balizko “bidaia metaforiko” bat egitera gonbidatzen duena, diskurtso poetiko bat abiapuntutzat hartuta.
"Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez" liburuko Elena Ziordiaren ilustrazioen erakusketa.
Martxoaren 8a dela eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak hainbat ekintza antolatu ditu gure eskualdean. Sopelan Martxoaren 7an hasiko dituzte ekintzak, eta eguerdiko 13:00etan buru-beroki tailerra egingo dute. Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarte Egunean kontzentrazioa egingo dute udaletxe plazan, 11:15etan. Arratsaldean berriz, 18:00etan manifestazioa egingo dute udaletxetik Larrabasterrara, eta ondoren argazkia aterako dute.