Gela bat. Inon ez. Hotzeko eta absentzietako hiru biztanle. Beldurra partekatzeko gogoa, harik eta desagertzen den arte. Oymyakon: habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa baita eta ez baitago irteteko aterik. Han beste pertsonaia batzuk aurkituko ditugu, elkarrekin bizi direnak elkarren berri izan gabe, beren buruak agerian utziz bestearekiko duten beharra dela eta. Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute Alex Gerediagaren eta bere Khea Ziater konpainiaren film eszeniko honetako aktore-zerrenda. Proposamen hauetan, kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketa nabarmentzen da beti, estetika indartsua eta narratiba berezia eta antzeman daitekeena duen antzerkia sortzeko. IDEA ETA ZUZENDARITZA: Alex Gerediaga.ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia.PRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Leire Ucha.ANTZEZLEAK: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui.HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.IRAUPENA: 75′.SARRERA: 13€
Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak. 20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.
Carmen Palomerore erakusketa Diziplina anitzeko erakusketa da, banakako izaki gisa funtzionatzen duten artelanak biltzen dituen instalazioa; baina, aldi berean, osotasun baten funtsezko piezak dira. Gardentasun, olerki eta zalantzen artean “labirinto” bat pentsatu dut norberaren barnealderanzko balizko “bidaia metaforiko” bat egitera gonbidatzen duena, diskurtso poetiko bat abiapuntutzat hartuta.
"Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez" liburuko Elena Ziordiaren ilustrazioen erakusketa.