Bizibideak proiektuari buruzko dokumentala ikusteko aukera egongo da Kultur Leioan apirilaren 29an, 18:00etan. Gonbidapenak jasotzeko deitu 638 380 974. Etxetik ere ikusteko aukera egongo da, Leioako Udalaren sare sozialetan.
Aurkezpen-batzarra egingo dute hainbat herritarrek, Sopelako Udaltzaingoaren jarreragaz kezka konpartitzeko. Kurtzio Kultur Etxean batuko dira, apirilaren 29an, 18:00etan.
Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.
Sarrera: 3.50€ https://ticket.kutxabank.es/aulacultura
Lizar Begoñarekin elkartuko dira Azebarri Kultur Elkartean + online Aro Beilegia poesia liburuaz berba egiteko. Egungo egoera kontuan hartuta, *leku mugatuak izango dira solasaldietan eta beharrezkoa izango da izena ematea. Inor ez dadin solasalditik kanpo geratu, online ere eskainiko dute zuzenean solasaldia (Jitsi Meet bidez).