Barikuan itsasoan dagoen plastikoaren auzoaz arituko dira, eta hori garbitzeak eragin ditzakeen negozio aukerak eta lanpostuak aztertuko dituzte zenbait adituk, Plentziako Itsas estazioak antolatu duen hitzaldian. Zuzenean edo internetetik jarraitu ahalko da.
Emanaldi honetara etorri ahal izateko (maiatzak 14) kultur etxean izena eman beharko da maiatzak 10etik aurrera, doan.
Hari-laukoteak Italiako musikan zeharreko ibilbidea eskainiko du Sarrera 3€.
"Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean" helduentzako sorkuntza kolektiboko antzerki-proiektua da, García Lorcaren "la Casa de Bernarda Alba" -n oinarritua. Sarrera: 5€
Gloria Fuertes jaio zela 100 urte bete behar dira, baina bazen bere bizitza eta bere lanaren laburpena egiteko garaia! Umeentzako idazten zuen olerkari bat baino askoz gehiago da bera: !Que Fuertes lo de Gloria olerki emanaldi bat da. Antzezlantxo bat. Kontzertu bat. Garrasi bat. Murmurio bat. Lusintxa bat. Eta birao bat.
Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.