Ostirala, ekainak 11



10:00

Formakuntza: "Genero ikuspegiaren txertaketa gure proiektuetan"

Ander Deuna kultur aretoa, Barrika | Ikastaroak eta tailerrak

Informazio gehiagorako: 662 429 368 eta e.telletxea@murgibe.com

Formakuntza: "Genero ikuspegiaren txertaketa gure proiektuetan" Ander Deuna kultur aretoa

Informazio gehiagorako: 662 429 368 eta e.telletxea@murgibe.com


17:30

San Bernabera irteera zabortegiaren egoera ezagutzeko

Erandioko Carrefourren, Erandio | Irteerak eta txangoak

Bidezain SL enpresak Artxandako zabortegia berriro ireki nahi du. Zabortegi honek, Bilboko lurretan kokatuta egon arren, ondorioak izan litzake Sondikan eta Erandion ere; Erandioren kasuan Asua ibaiaren kutsadura handituko litzatekeelako. Zabortegi hau berrirekitzearen ondorioak lehen eskutik ezagutzeko EHBilduk irteera bat antolatu du San Bernabera, ekainaren 11n, hiru tokitatik abiatuta: Deustu, Sondika eta Erandiotik. Behin hara helduta Mikel Otero EHBilduren parlamentariak, eta Ekologistak Martxan-eko kide batek egoeraren berri zehatza emango dute.  

San Bernabera irteera zabortegiaren egoera ezagutzeko Erandioko Carrefourren
Bidezain SL enpresak Artxandako zabortegia berriro ireki nahi du. Zabortegi honek, Bilboko lurretan kokatuta egon arren, ondorioak izan litzake Sondikan eta Erandion ere; Erandioren kasuan Asua ibaiaren kutsadura handituko litzatekeelako.
Zabortegi hau berrirekitzearen ondorioak lehen eskutik ezagutzeko EHBilduk irteera bat antolatu du San Bernabera, ekainaren 11n, hiru tokitatik abiatuta: Deustu, Sondika eta Erandiotik. Behin hara helduta Mikel Otero EHBilduren parlamentariak, eta Ekologistak Martxan-eko kide batek egoeraren berri zehatza emango dute.

 


18:30

Proiekzioa: "Hamar urte baino ez"

Andres Isasi musika eskola, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Getxoko EH Bildutik proiekzioa eta solasaldia antolatu dute ekainaren 11rako, barikurako, 18:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Bertan, "Hamar urte baino ez" dokumentala estreinatuko dute: ikus-entzunezko lan honetan EH Bilduren sorreratik gaur egunera arteko errepasoa egiten da hainbat lekukoren eskutik. Tartean, Helena Franco algortarraren adierazpenak jasotzen dira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatu ohia).  Proiekzioa eta gero, solasaldia antolatu dute EH Bilduren ibilbideaz berba egin eta batik bat etorkizuneko erronkei buruz berba egiteko. Bertan izango dira Helena Franco bera, legegintzaldi ezberdinetako ordezkariekin batera: Arantza Gutierrez eta Ibon Rodriguez. Proiekzioa eta solasaldia irekiak izango dira.

Proiekzioa: "Hamar urte baino ez" Andres Isasi musika eskola

Getxoko EH Bildutik proiekzioa eta solasaldia antolatu dute ekainaren 11rako, barikurako, 18:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Bertan, "Hamar urte baino ez" dokumentala estreinatuko dute: ikus-entzunezko lan honetan EH Bilduren sorreratik gaur egunera arteko errepasoa egiten da hainbat lekukoren eskutik. Tartean, Helena Franco algortarraren adierazpenak jasotzen dira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatu ohia). 

Proiekzioa eta gero, solasaldia antolatu dute EH Bilduren ibilbideaz berba egin eta batik bat etorkizuneko erronkei buruz berba egiteko. Bertan izango dira Helena Franco bera, legegintzaldi ezberdinetako ordezkariekin batera: Arantza Gutierrez eta Ibon Rodriguez.

Proiekzioa eta solasaldia irekiak izango dira.


19:00

Antzerkia: "Calma!"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Guillem Albànek, bakarrik eta hitzik gabe, hain gertakari konplexu eta aldi berean hain eguneroko bat kontatzen digu: presa. Bizi garen "denbora guztian korrika" hori.

Antzerkia: "Calma!" Kurtzio kultur etxea

Guillem Albànek, bakarrik eta hitzik gabe, hain gertakari konplexu eta aldi berean hain eguneroko bat kontatzen digu: presa. Bizi garen "denbora guztian korrika" hori.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»