Informazio gehiagorako: 662 429 368 eta e.telletxea@murgibe.com
Aurkezpenean parte hartuko dute: Joseba Elorriaga (Izadi gurasoekin Etxera! plataforma kidea) eta Rosa Carrillo (Izadiren amama). Parte hartzeko aldez aurretik izena emateko izena eman behar da: Telegram/Whatsapp: 688 724 297
Zuhaiz Gurrutxaga bakarrizketari elgoibartarra bere bigarren lanarekin datorkigu Getxora, Realean lehen mailako jokalaria izan zen garaia abiapuntu hartuta. Sarrerak: 10€, hemen
Ruben bolada txarra pasatzen ari den jenio bat da, sare sozialetako Da Vinci bat WhatsAppeko beltzaren eta Chuck Norrisen memeen sortzailea. T Institutuak bahitu du (ezin dugu izen osoa argitu, bere bizitza arriskuan egongo litzateke), mundua menderatzeko behin betiko kontrol mentaleko arma garatzen ari den erakunde sekretu bat, eta Ruben behar dute funtziona dezan.
Barikuan, hilaren 18an, Balkoitik Balkoira bertso-saioaren 23. edizioa egingo dute Algortako Zabala eskolako karpan. Arrastiko 20:00etatik aurrera, Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariak arituko dira kantan, Albek antolatuta. Leku-kopurua mugatuta egongo da, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da.
Gaurtik, eguaztenetik, hasita, Uribe Kostako neska* gazteek jardunaldiak egingo dituzte eskualdean. Hala, hiru egunez, ekonomia feministaz, harreman ereduez eta prekarietateaz arituko dira.