Asteartea, ekainak 22

19:00

Hitzaldia: "Aroztegia gelditu"

Plaza Beltza kulturgunea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Arozta-k taldeko kideek Baztanen gertatzen ari dena azalduko dute gaur. Plaza Beltzan. Aroztegia "pelotazo" urbanistikoa gauzatuz gero sekulako suntsiketa eragingo du Baztanen. Palacio de Aroztegia S.M. enpresak Lekarozko herrian luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa-gune bat eta golf zelai bat egin nahi ditu. Herritarrek lanak gelditu zituzten enpresak eraiki gura zuen gunean  akanpatuz. Aroztegia gelditu lelopean egindako manifestazio jendetsuak (2.500 lagun baino gehiago) berretsi zuen herritarrok ez dutela horrelako astakeriarik gura.

Hitzaldia: "Aroztegia gelditu" Plaza Beltza kulturgunea

19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

12:00

Umeen San Juan Sua 2021

Getxoko kaleetan zehar, Getxo | Umeentzako jarduerak

Solstizioaren erronka jolasaren bitartez jai berezi honen magia eta tradizioa deskubritzeko aukera izango duzue, Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu dugun jolasaren bidez.  Zuen xedea izango da udaren hasierarekin lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzea… Informazio eta izena emateko hemen: Solstizioaren erronkarako, prest? : egizu.eus 

Umeen San Juan Sua 2021 Getxoko kaleetan zehar

Solstizioaren erronka jolasaren bitartez jai berezi honen magia eta tradizioa deskubritzeko aukera izango duzue, Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu dugun jolasaren bidez. 

Zuen xedea izango da udaren hasierarekin lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzea…

Informazio eta izena emateko hemen: Solstizioaren erronkarako, prest? : egizu.eus 

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»