Zapatuan, Uribe Kostako Argazki Elkarteak Sopelako Udalarekin batera antolatutako III. Argazki Rallya egingo da Sopelan. Rallyari hasiera emango zaio goizeko 08:30etik 10:00etara, eta 13:00etatik 14:30era bitartean egindako argazkiakaz amaituko da. Lehiaketaren helburua bost argazki aurkeztea da, bat gai bakoitzeko eta lehiaketako bost gaiak izena ematerakoan jakinaraziko dira. Argazkiak kameratik atera diren bezala aurkeztu behar dira, eta ezin da horiekin inolako ediziorik egin. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo lehiaketaren oinarriak deskargatu nahi izanez gero, lotura hau ahalbidetu dute.
Euskal musikaren modako ahotsetako bat bere azken lana aurkezten izango da. Sarrera: 5 euro.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Solstizioaren erronka jolasaren bitartez jai berezi honen magia eta tradizioa deskubritzeko aukera izango duzue, Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu dugun jolasaren bidez. Zuen xedea izango da udaren hasierarekin lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzea… Informazio eta izena emateko hemen: Solstizioaren erronkarako, prest? : egizu.eus
Asteburu honetan, Plaza Beltzak Erresistentzia-txosna jarriko du Sopelako udaletxearen ondoan; adierazi dutenez, "txosna-guneen izaera politikoa zein jai parte-hartzaileak aldarrikatzeko" helburua dute. Horretarako, barikutik domekara egiteko ekintzak prestatu dituzte, eskualdeko beste elkarteakaz batera.