Umorista ezagunak bakarrizketa batekin barrezka jarriko ditu ikusleak. (saio bi: 12:30 – 19:00 h) Sarrera: 5 euro
Lurrun minez hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. Gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira, umoreari bere lekua utzita. Sarrera 3 euro.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Solstizioaren erronka jolasaren bitartez jai berezi honen magia eta tradizioa deskubritzeko aukera izango duzue, Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu dugun jolasaren bidez. Zuen xedea izango da udaren hasierarekin lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzea… Informazio eta izena emateko hemen: Solstizioaren erronkarako, prest? : egizu.eus
Asteburu honetan, Plaza Beltzak Erresistentzia-txosna jarriko du Sopelako udaletxearen ondoan; adierazi dutenez, "txosna-guneen izaera politikoa zein jai parte-hartzaileak aldarrikatzeko" helburua dute. Horretarako, barikutik domekara egiteko ekintzak prestatu dituzte, eskualdeko beste elkarteakaz batera.