Garaiotan aski ezagunak diren bertsolariak elkartuko ditu ALBEk uztailaren 14an ospatuko duen Bertso Jaialdi Mundialean. Hala, egun horretan, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu oholtzara igoko dira, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen ekitaldian.
Garaiotan aski ezagunak diren bertsolariak elkartuko ditu ALBEk gaur, eguaztenean, ospatuko duen Bertso Jaialdi Mundialean. Hala, 19:00etan, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu oholtzara igoko dira, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen ekitaldian.
1883an argitaratutako "Le Aventure di Pinocchio. Storia di un Burattino". Egileak, asmo onenarekin, jatorrizko iturrira itzultzen saiatu dira, testua txotxongiloen hizkuntzara egokituz. Lan hau eskuzko txotxongilo edo txotxongilo agertoki batean antzezten da.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Uztailaren 6tik 17ra bitartean, Getxoartek udako jaialdia egingo du aire zabalean. Ekimen horrek, besteak beste, jarduera didaktiko eta ludikoak hartuko ditu, doan, hala nola ibilbide artistiko gidatuak, tailerrak, lehiaketak eta hitzaldiak. Horietan guztietan, udalerriko hiriko paisaia artistikoak protagonismo handia izango du.
Iazko etenaldiaren ostean, bueltan dira Plentzia eta Uribe Kostaren Historiaren XIII Jardunaldiak. Plasentia de Butron Museoko Etnografia Taldeak antolatuta, eskualdeko historialari eta adituek hainbat gai jorratuko dituzte, uztailaren 13tik 15era, Goñi Portalean.