Abuztuaren 14an, duela ia urtebete itxita daraman Danontzat gaztetxearen aldeko kanpaldia egingo dute Plentzian, Ontziola plazan. Aldarrikapena egiteko, egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek, "formakuntza, borroka eta aisialdia" uztartuko dituena.
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal antzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak (Zapi Zuria, Altza Felipe, Zirtzart, etab.) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.