Larunbata, irailak 4

16:00

Tailerra: Instadeath

Romo Kultur Etxea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Instadeath momentuan hiltzea da, Instagrametik arrastorik utzi gabe desagertu aurreko azken klika. Instadeath eutanasia moduko bat da. Zeremonia kolektibo bat, kide izan nahi ez izateko, alde egiteko erabaki korapilatsua danon artean gauzatzeko. Roc Herms eta Daniel Moreno Roldán-ekinNoiz: Irailak 4, larunbataOrdua: 16:00 – 20:00Non: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia Plaza 1)Prezioa: 10,00 €Lekuak: 10

Tailerra: Instadeath Romo Kultur Etxea

Instadeath momentuan hiltzea da, Instagrametik arrastorik utzi gabe desagertu aurreko azken klika. Instadeath eutanasia moduko bat da. Zeremonia kolektibo bat, kide izan nahi ez izateko, alde egiteko erabaki korapilatsua danon artean gauzatzeko.

Roc Herms eta Daniel Moreno Roldán-ekin
Noiz: Irailak 4, larunbata
Ordua: 16:00 – 20:00
Non: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia Plaza 1)
Prezioa: 10,00 €
Lekuak: 10

16:00

Gazte Sortzaileen Azoka

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Azokak

Gazte Sortzaileen Azoka antolatu dute zapaturako, irailaren 4rako, Kurtzio Kultur Etxean. Bertan, bitxigintza, ehungintza, ilustrazioak eta musika alorretako zortzi sortzailek beraien lanak aurkeztuko dituzte, eta, bukatzean, Ilargi taldearen emanaldia egongo da. Hitzordua 16:00etatik aurrera izango da, eta bertaratzeko aldez aurretik gonbidapenak hartzea beharrezkoa izango da,  kultur etxean bertan edo www.sopela.org webgunearen bitartez.

Gazte Sortzaileen Azoka Kurtzio kultur etxea

21:00

proiekzio-ibiltaria-public-protest-video

San Nikolas plaza, Getxo | Bestelakoak

Anti Edizio honetako gaia oinarri hartuta, Raul Goñik, Santi Grauk eta Bartzelonako Elisava eskolako ikasle batzuek esperientzia interaktibo bat eskainiko dute eta Jaialdiko publikoa proposamenaren erdigunean jarriko, horretarako diseinatutako Instagram iragazki bati esker. Elkarbanatu ala ez elkarbanatu? Hori da kontua. Instagram gure egoa hobetzen duen tresna al da, ala ahulago bihurtzen gaituena? Proiekzio ibiltari honetan, influencer set erreal batean elkarri eragingo diogu, eta filtroaren emaitzak denbora errealean proiektatuz joango dira Algortako hainbat hormatan.

proiekzio-ibiltaria-public-protest-video San Nikolas plaza

Anti

Edizio honetako gaia oinarri hartuta, Raul Goñik, Santi Grauk eta Bartzelonako Elisava eskolako ikasle batzuek esperientzia interaktibo bat eskainiko dute eta Jaialdiko publikoa proposamenaren erdigunean jarriko, horretarako diseinatutako Instagram iragazki bati esker. Elkarbanatu ala ez elkarbanatu? Hori da kontua. Instagram gure egoa hobetzen duen tresna al da, ala ahulago bihurtzen gaituena? Proiekzio ibiltari honetan, influencer set erreal batean elkarri eragingo diogu, eta filtroaren emaitzak denbora errealean proiektatuz joango dira Algortako hainbat hormatan.

19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

09:00
21:00

Margolan erakusketa: Paloma Rojas

Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3, Gorliz | Erakusketak

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Margolan erakusketa: Paloma Rojas Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Artearen ibilbidea II "Erakusketa ibiltaria"

Getxo | Erakusketak

Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea

Sopela, Getxo Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea Sopela

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

10:30
22:00

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala

Santa Eugeniako aparkalekua, Getxo

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala Santa Eugeniako aparkalekua

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Agenda herriak

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Azaroa
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»