Oraingo honetan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak ganbera-kontzertu sinfonikoa eskainiko digu, Mikel Fernándezen zuzendaritzapean, azken urteotan nazioarteko musikaren panoraman agertu den etorkizun handiko zuzendaritza gaztea. Era berean, Mikel Casán, Trio Jakob-eko kide eta piano-jotzaile gazteak ere parte hartuko du saioan. Kontzertuan, orkestrak Mozart, Tchaikovsky eta Smetanaren piezak eskainiko dizkigu. Iraupena: 90 min Sarrerak: 8€ Sarrerak abuztuaren 2tik aurrera salgai.
Oraingo honetan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak ganbera-kontzertu sinfonikoa eskainiko du, Mikel Fernándezen zuzendaritzapean, azken urteotan nazioarteko musikaren panoraman agertu den etorkizun handiko zuzendaritza gaztea. Era berean, Mikel Casán, Trio Jakob-eko kide eta piano-jotzaile gazteak ere parte hartuko du saioan. Kontzertuan, orkestrak Mozart, Tchaikovsky eta Smetanaren piezak eskainiko ditu.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Itzubaltzeta/Romoko ekitaldien ondoren, Getxoko Andra Mari auzoak hartuko dio lekukoa udalerriko aste kulturalen egitasmoari. Hala, irailaren 9tik 12ra bitartean, askotariko ekintzak egongo dira auzoan. Pandemia-egoera dela eta, ikuskizunetarako izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi du jai-batzordeak. Horretarako, hemen.