Maren eta Moonshine Wagon izango dira aurtengo Sopela Kosta Fest jaialdiko protagonista musikalak, baina horietaz gain, irailaren 17tik 19ra bitartean, surf txapelketak, ikastaroak, bisita gidatuak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte Sopelan. Besteak beste, Europako KayakSurf Txapelketa eta Euskal Herriko Surf Txapelketa antolatuko dituzte.
Jose Ignacio Alvarez Juaristiren liburuaren aurkezpena.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Herriko merkataritza bultzatzeko eta udalerrian dagoen eskaintza ikusarazteko, irailaren 15etik 18ra, Izakinen Amaierako Merkatuaren beste edizio bat egingo dute Getxon. Aurrekoetan bezala, udalerriko saltokiek askotariko produktuak eskainiko dizkiete bezeroei, "arrazoizko prezioetan".
Irailaren 16tik 19ra egingo den Leioako Kaleko Artisten Azokan Euskal Herriko 22 konpainia, espainiar Estatuko 14k eta nazioarteko 3k parte hartuko dute. Aurtengo ikuskizunak karpa barruan egingo dituzte, osasun-neurriak bermatzeko eta eguraldi txarretik babesteko.
Irailaren 16tik 22ra eta “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian” lelopean, Europako Mugikortasun Astea ospatuko du Getxok, non oinezkoek, bizikletek eta garraio publikoak lehentasuna izango duten. Izan ere, horiek dira isuri txikiko mugikortasun osasungarria, eraginkorra eta eskuragarria lortzeko ezinbesteko protagonistak.
Duela urte biko arrakastaren ondoren, aurten ere antolatu dute Txalaparta Bira, tresna tradizional hori eskualdean sustatzeko asmoz. Irailaren 17an (barikua) herriz herri egingo dituzte erakustaldiak eta tailerrak, eta irailaren 19ko eguerdian amaituko dute bira, Algortan.